XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eta malko artean, zin egin zuen harriz harri berreraikiko zutela.

Ekainean okerretik okerragora jo zuen egoerak, Alemaniak Errusian eraso baitzuen hilaren 22an.

Churchillek erasoa gertu zegoela adierazi zion Stalin-i egun batzuk lehenago.

Britainiar politiko beteranoak gorroto zuen komunismoa, baina, ordukoan etsai gaiztoago baten aurka ari zirelakoan, Sobiet Batasunaren aldeko jarrera hartu zuen.

Moskura egin zuen bidaietako batean pentsatu zituenak idatzita geratu ziren.

Estatu boltxebike makur eta ilun honetara ninderaman misioaren inguruan ari nintzen pentsatzen.

Zenbait urte lehenago nire indar guztiekin saiatu nintzen hura jaiotzean itotzen, eta Hitler agertu arte askatasunaren eta zibilizazioaren etsai hilgarritzat nuen.

Churchillek esango zuenez, Hitlerrek infernua inbadituko balu, nik, gutxienez, deabruaren aldeko iruzkin bat egingo nuke Komunen Ganberan.

Horri jarraituz, uztailean akordio bat lortu zuen Stalinekin, alde bietako batek ere bakea bere kabuz sina ez zezan eta Erresuma Batuak Errusiari armak eman ziezazkion.